Ongi Etorri Gernika-Lumoko Hegaldi Birtualera
Baldin programa berria (v. 2.8.4) instalaturik baduzu, berehala has zaitezke hegan.
Aitzitik, instalaturik duzun bertsioa hemen dagoena baino lehenago bada, hauxe gomendatzen dizugu: desinstatu eta instalatu berriz.
GeoShow3D aplikazio geografiko indartsuarekin, erraz ibil zaitezke hiriaren
gainetik hegaz, eta horrezaz gainera, intereseko guneekin loturik dagoen
multimedia informazioa ere kontsultatu ahal izango duzu, edota tokiak modu automatikoan bilatu. Hiri Antolamenduaren Plan Orokorraren informazioa ere kontsulta dezakezu.
Kontuan hartu behar dituzunak...
Hasieran irudiak lauso samar ikusiko dituzu, baina ondoren argituz joango dira. Telefono bidezko konexio arrunta duten erabiltzaileek gehiago
igarriko dute efektu hau, eta bideoen deskarga ere motelagoa joango da.
Programak saio bakoitzean atzitu den informazio osoa gordetzen du.
Informazio hori gorde egiten da, programa eta ordenagailua itxi arren. Horrela,
lehendik bisitatu dituzun tokietara joaten zarenean, informazioa askozaz ere
azkarrago deskargatuko da. Zenbat eta gehiago nabigatu, orduan eta gehiago
gozatuko duzu hegaldiaz.
Hegaldian ez badakizu nola mugitu, zanpatu F1 eta jarribideak ikusikoahalko dituzu.
Plan Orokorraren dokumentuak ikusteko Acrobat Reader
instalatua izatea nahitaezkoa da.